ACT TV 2023

BEREZIAK

28 Abu 2023

CaixaBank Azken Luzea: Ondarroa eta Getaria

CaixaBank Azken Luzea: Ondarroa eta Getaria

Gorka Aranberri izan da asteburuko patroirik nabarmenena

Asteburu honetan itsaso zabalean jokatutako bi jardunaldien ondoren, Eusko Label Ligak agur esango dio abuztuari, eta lehen zortzi sailkatuekin soilik geratuko dira. Ondarroako eta Getariako estropadek irudi ikusgarriak utzi dizkigute itsasoaren egoerari esker, eta patroiek ahalegin berezia egin behar izan dute traineruak kontrolatzeko.

Sailkapen nagusiari dagokionez, Bermeo Urdaibaik sendo jarraitzen du Eusko Label Ligako lidertzan. Bou Bizkaiak bederatzi puntuko abantaila mantentzen du bi jardunaldiren faltan. Ondarroako XXXIX. Bandera – Cikautxo Sari Nagusian bizkaitarrek lortutako zazpigarren postuari esker, Hondarribiak lau puntu berreskuratu zituen sailkapen nagusian, eta bost puntura ipini zen. Igandean, XIV. Getariako Ikurriñan, ordea, egoera erabat aldatu, eta Urdaibairen garaipenarekin, eta Ama Guadalupekoaren bosgarren postuarekin, Iker Zabalaren taldeak bederatzi puntuko aldea berreskuratu zuen. Horrela, Gorka Aranberri agintarien ontzira igo zen Eusko Label Ligako liderraren maillota jasotzera.

CaixaBank patroi onenaren sariaren sailkapenean, azken jardunaldian, Bermeoko patroiak denboraldiko azken 12 puntuak lortu zituen. Garaipen honekin, zarauztarrak 138 puntu lortu ditu guztira, lehen aldiz CaixaBank Patroi Onenaren saria irabaziz.
 

Itzuli