Albisteak 2023

LEHIAKETA

08 Uzt 2023

Garaipen bikoitza Donostiarrarentzat etxeko estropadan

Garaipen bikoitza Donostiarrarentzat etxeko estropadan Garaipen bikoitza Donostiarrarentzat etxeko estropadan

Azken txandan Zierbenak estu hartu ditu etxekoak, bizkaitarrek, baina, ezin izan dute gipuzkoarren denbora hobetu.

Donostiarrak eskuratu du XV. Fabrika Bandera estropada amaiera zirraragarri baten ostean. Bigarren txandan aritu dira Torrekua IIkoak eta lehen txandan aritu den Zierbenak (Eusko Label Ligako liderra) azken unera arte eutsi die donostiarrei. Azkenean, helmugan segundu bateko aldearekin gailendu dira etxekoak. Bermeo Urdaibaik eta Hondarribiak itxi dute sailkapena.

Sailkapen nagusian, berriz, Zierbenak mantendu du liderraren maillota eta Hondarribia da bigarren, Donostiarrak eta Urdaibaik jarraituta. Azken postuan Santurtzik ixten du sailkapena.

Errekorra eta garaipena Euskotren Ligan

Estropada eremuan marka berria jarrita (10:44:90) lortu du garaipena Brantxako eskifaiak.

Donostiarrak irabazi du VII. Fabrika Bandera. Etxeko taldeak ziabogatik bueltan hartu du estropadaren burua eta helmugaraino eutsi dio abantailari. Gainera estropada eremuko errekorra egin du 10:44:90eko denborarekin. Donsotia Arraun Lagunak bigarren izan da 4 segundora eta sailkapena Orio Orialkik eta Tolosaldeak itxi dute irabazleengandik 9 eta 27 segundora helmugaratuz, hurrenez hurren. Hondarribiak lehen txanda lehen postuan amaitu badu ere, bostgarren helmugaratu da. Sailkapena Hibaikak, Cabok eta Tiranek itxi dute.

Sailkapen nagusiari dagokionez, Arraun Lagunakek lehen postuari eutsi dio; Donostiarrak, Tolosaldeak eta Orio mantentzen dira lehen lau postuetan. Atzetik, Hondarribia, Hibaika, Cabo eta Tiran dira sailkapena ixten dutenak.

Itzuli