Albisteak 2023

LEHIAKETA

02 Uzt 2023

Zierbenak irabazi du denboraldiko lehen bandera

Zierbenak irabazi du denboraldiko lehen bandera Zierbenak irabazi du denboraldiko lehen bandera

Traineru bizkaitarrak lortu du garaipena Riazorreko uretan jokatu den VII. Cidade da Coruña Banderan.

Lehen jardunaldia bertan behera utzi eta gero, bigarren jardunaldian garaipena lortuta bereganatu du VII. Cidade da Coruña Bandera Zierbena Bahias de Bizkaiak. Estropada hasieran Hondarribiaren denboretan aritu bada ere, azkenerako gipuzkoarren denbora hobetu eta 10 segundoko aldearekin irabazi dute estropada. Ama Guadalupekoak bigarren postua eskuratu du eta hirugarren izan da Getariako trainerua. Oriok laugarren postua eskuratu du eta iaz Eusko Label Liga irabazi zuen Bermeo Urdaibai 5. Postuan helmugaratu da.

Hortaz, 2023ko denboraldiko lehen 12 puntuak Zierbenak bereganatu ditu, Hondarribiak, berriz, 11 ditu eta Getariak 10. Sailkapeneko atzekaldean, berriz, Kaiku izan da 11. postuan eta Santurtzi 12.goan. 

Arraun Lagunakek eskuratu du garaipena Coruñako uretan
VI. Cidade da Coruña bandera bereganatu du Donostia Arraun Lagunakek atzoko jardunaldia bertan behera geratu ostean. Donostiarrekin batera, lehen txandan aritu diren Tolosaldea eta Donostiarra izan dira bigarren eta hirugarren sailkatuak hurrenez hurren. Orio Orialki, iazko txapeldunak, ordea, bigarren txandan arituta, laugarren postuan amaitu dute. Hondarribiak, Cabok, Hibaikak eta Tiranek itxi dute sailkapena.

Gauzak horrela, Euskotren Liga historiko honetako lehen liderra da Donostia Arraun Lagunak 8 punturekin, Tolosaldea bigarren 7 punturekin eta Donostiarra hirugarren 6 punturekin.
 

Itzuli