Albisteak 2023

ELKARTEA

26 Urt 2023

ACTk denboraldi berria hasiko du

ACTk denboraldi berria hasiko du

Elkarteko bazkideak larunbatean bilduko dira Galdakaon

ACT Eusko Label Ligaren eta Euskotren Ligaren denboraldi berri baterako prestatzen hasi da, eta 2023 denboraldiari ongi etorria emango dio Kaiku AKE taldearen babesle den Galanta Txakolindegiaren Upeltegian egingo den urteko lehen batzarrarekin. Izan ere, talde bizkaitarra bere mendeurrena ospatzen ari da, eta bertako ekitaldien artean, ACTren eta bere bazkideen alde, jardunaldi honetan anfitrioi lanak egitea erabaki du.

Batzarrak aurreko ekitaldiarekin amaitzeko eta bertako azken kontuk onartzeko balioko du, bai arlo ekonomikoan, baita kirol arloan ere, Samertolameuk bazkide gisa CR Aresen lekukoa hartuz. Jorratu beharreko puntu nagusien artean, ACTk datozen bi urteetako legealdirako presidentea eta Zuzendaritza Batzordea aukeratzea eta zenbait elkarte-organo berritzeko aukera ere badira.
 

Itzuli