ACT TV 2022

BEREZIAK

13 Ira 2022

Bost hautagai bi postutarako

Bost hautagai bi postutarako

Asteburu honetan 2023. denboraldiko Eusko Label Ligara igotzeko play offeko bi jardunaldiak 

Bermeon eta Portugaleten jokatuko dira igoerako play offetako bi jardunaldiak, eta bertan bost taldek nahi izango dute denboraldiari amaiera ezinhobea ezarri.

Alde batetik, Lekittarra Elecnorrek bere postua defendatu nahiko du eta asteburu honetako bi traineru azkarrenetako bat izaten saiatuko da. Bestalde, KAE Ligako zein Galiziako A Ligako bi traineru onenak Eusko Label Ligara jauzi egiten saiatuko dira.

SD Samertolameu–Oversea eta CM Bueu–Teccarsa izan dira Galiziako Ligako bi irabazleak, eta CR Cabo da Cruzekin batera Eusko Label Ligan beste talde galiziar bat gehiago izaten ahaleginduko dira.

KAE Ligari dagokionez, San Pedro izan da erregularrena eta ia denboraldi osoan play offetan parte hartzeko ahalbideratzen duten postuetan izan dira. Atzetik, azken estropadetan S.D.R. Pedreña KAEaren bigarren postuaz jabetu da, Arkote gaindituz, eta play offetan bere presentzia irabaziz Eusko Label Ligara igotzeko.

Itzuli