Albisteak 2022

LEHIAKETA

24 Uzt 2022

Garaipena eta lidertza Matrix Hondarribiarentzat

Garaipena eta lidertza Matrix Hondarribiarentzat

Ama Guadalupekoak asteburuko bigarren garaipena erdietsi du Santurtziko XLIII. Ikurrina irabazi ostean

Matrix Hondarribia izan da ere gaurko jardunaldiko azkarrena, eta Santurtziko XLIII ikurriña irabazita Eusko Label Ligako lidertzan kokatu da. Bermeo Urdaibai eta Amenabar Donostiarra Ur Kirolak 100en aurretik sailkatu dira gipuzkoarrak. Lidertzan bakarrik izateko aukera zuten gaurkoan, eta lehen paladetatik estropadaren aurrean kokatu dira, azkenean Bou Bizkaiari 7 segundo aterata, Torrekua IIari 12 segundo aterata eta Orio Orialki 13 segundora iritsi da. 

Bestalde, Aresek puntu garrantzitsuak lortu ditu sailkapen orokorrari begira. Santurtziko Ikurriñan bosgarren sailkatu dira, eta Ondarroa Cikautxoreki batera dira sailkapeneko azken postuan 26 punturekin. Santa Olallaren atzetik Kaiku Berez Galanta, Itsasoko Ama - Sotera, Ondarroa Cikautxo, Cabo da Cruz eta Zierbena Bahias de Bizkaia izan dira, denak, Kaiku izan ezik, segundo eta erdiko tartean baino txikiagoan helmugaratu dira, eta estropadako motelenak izan dira Getaria eta Lekitarra Elecnor.

Itzuli