Albisteak 2022

LEHIAKETA

17 Uzt 2022

Amenabar Donostiarra UK 100en kolpea

Amenabar Donostiarra UK 100en kolpea Amenabar Donostiarra UK 100en kolpea

XXXIX Bandera Petronor irabazita, denboraldiko bigarren garaipena lortu du Eusko Label Ligako liderrak

Amenabar Donostiarra Ur Kirolak 100k denboraldiko bigarren garaipena eskuratu du Zierbenako uretan XXXIX Bandera Petronor irabazita. Helmugan, Matrix Hondarribia, Orio Orialki eta Bermeo Urdaibarien aurretik heldu dira, hurrenez hurren 18, 21 eta 30 segundo aterata. Getaria lehen txanda irabazita sailkatu da estropadako bosgarren postuan, Kaiku Berez Galanta, Zierbena Bahias de Bizkaia eta Lekittarra Elecnorren aurretik. Sailkapeneko azken postuetan izan dira Itsasoko Ama Sotera, CR Ares, Ondarroa Cikautxo eta CR Cabo da Cruz.

Sailkapeneko lehen postuan mantentzen da Torrekua II trainerua, eta gaurko garaipenarekin bi puntuko abantaila dute Matrix Hondarribiarekiko, hurrenez hurren 66 eta 64 punturekin. Bermeo Urdaibai hirugarren postuan da 61 punturekin, eta Orio Orialki 60 punturekin. 

Orio Orialkik lidertza sendotu du
Orio Orialki izan da Zierbenan nagusitu den trainerua. Atzo etxeko estropadan egin bezala, II Bandera Edinor irabaztea lortu du Donostia Arraun Lagunaken aurretik eta sei segundoko abantailari esker, bi puntugatik lidertzan darrai San Nikolas ontziak. Donostia Arraun Lagunakek lehia estua izan du Nortindal Donostiarra Ur Kirolak 100ekin eta bi segundogatik nagusitu dira iazko txapeldunak. Tolosaldeak, ordea, ezin izan du besteen erritmoa mantendu, eta hamar segundoko abantailarekin helmugaratu dira. 

Sailkapen nagusiari begira, bi puntuko abantaila du Orio Orialkik Donostia Arraun Lagunakekiko, hurrenez hurren 22 eta 20 punturekin. Nortindal Donostiarra Ur Kirolak 100 taldeak 11 puntu ditu eta Tolosaldea Arraun Lagunakek 7 puntu ditu. 

 

Itzuli