ACT TV 2021

07 Abu 2021

Donostiarra Amenabar garaile Bandeira Barbanza Arousaren estreinaldian

Donostiarra Amenabar garaile Bandeira Barbanza Arousaren estreinaldian

Donostiarrek denboraldiko lehen bandera irabazi dute, eta Soterak lidergoa sendotu du Go Fit Hondarribiarekiko 8 puntuko abantaila erdietsiz

Donostiarra Amenabarrek denboraldiko lehen bandera eskuratu du, Bandeira Barbanza Arousaren estreinaldian. Santurtzi Transportes y Gruas Aguadori segundo erdi bateko abantailarekin erdietsi du garaipena eta Bermeo Urdaibai Aviarekiko bi segundoko abantailarekin. Bien bitartean, GO fit Hondarribia bosgarren izan da, eta sailkapen nagusian hiru puntu galdu ditu Soterarekiko. Santurtzik 119 dauzka eta Hondarribiak 109.  

Biharko egunean, Zierbena Bahias de Bizkaiak osatuko du ohorezko txanda, gaurko jardunaldian laugarren izan baita, eta bigarren txandan, Ama Gudalupekoarekin batera, Orio Orialki, Ondarroa Cikautxo eta Cabo da Cruz arituko dira, eta, azkenik, igandeko jardunaldia Aresek, Tiran Pereirak, Zarautz Gesalaga Okelanek eta Lekittarra Elecnorrek irekiko dute.

Horrela geratu da Caixabankeko patroi onenaren sailkapena:
1.- Arkaitz Diaz (Donostiarra Amenabar) 18 puntu
2.- Gorka Aranberri (Santurtzi T. y G. Aguado) 12 puntu
3.- Oscar Hermo (CR Cabo da Cruz) 9 puntu

Itzuli