Albisteak

LEHIAKETA

17 Uzt 2021

Orio Orialkik eta Santurtzi T. y G. Aguadok lidertza sendotu dute

Orio Orialkik eta Santurtzi T. y G. Aguadok lidertza sendotu dute Orio Orialkik eta Santurtzi T. y G. Aguadok lidertza sendotu dute

Orioko uretan lortutako garaipenei esker, lidertzan jarraitzen dute

Orio Orialkik garaipena lortu du bere estropadan, eta Orioko XXI. Emakumezkoen Estropada - ORIO Kanpina IX. Bandera etxean geratzen da. Garaipen honekin, oriotarrak 17 punturekin Euskotren Ligako sailkapeneko lehen postuan kokatzen da eta Donostia Arraun Lagunak bigarrena da 15 punturekin, gaurko estropadan hiru segundotara amaitu eta hirugarren sailkatu da, Hondarribia Bertako Igogailuaken atzetik. Laugarren postuan, Donostiarra Lacturale izan da, eta sailkapenean 10 puntu ditu, Hondarribia Bertako Igogailuak baino bi puntu gehiago. 


Bestalde, Patroi onenaren sailkapena horrela geratzen da:

1.- Miren Garmendia (Hondarribia Bertako Igogailuak) 10 puntu
2.- Nadeth Agirre (Orio Orialki) 10 puntu
3.- Andrea Astudillo (Donostia Arraun Lagunak) 5puntu
4.- Nerea Perez (Donostiarra Lacturale) 5 puntu. 


Eusko Label Ligan aldiz, Santurtzi Transportes y Gruas Aguado lidertzan jarraitzen dute denboraldiko lehen garaipena erdietsita. Soterak 12 puntu gehitu ditu eta 54 puntu ditu sailkapen nagusian. Beste aldetik, Go Fit Hondarribia 46 puntu ditu, Orioko uretan hirugarren postuan helmugaratuta. Orio Orialkik bigarrena amaitu du, eta bosgarren postura igo da sailkapen nagusian. Biharko ohorezko txanda Urdaibai Aviak beteko du gaurko ikurriñan laugarrena bukatu ondoren. 


Bestalde, CaixaBank patroi onenaren sailkapena horrela dago gaurko jardunaldiaren ondoren:
1.- Arkaitz Diaz (Donostiarra Amenabar) 8 puntu
2.- Gorka Aranberri (Santurtzi T. y. G. Aguado) 8 puntu
3.- Oscar Hermo 7 puntu

Itzuli