Albisteak

BEREZIAK

18 Ira 2020

Iñaki Errastik Ondarroa Cikautxon jarraituko du

Iñaki Errastik Ondarroa Cikautxon jarraituko du

Bizkaiko taldeak eta Gipuzkoako entrenatzaileak beste urtebetez berritu dute akordioa

Ondarroak amaitutzat eman zuen Eusko Label Ligako denboraldia Galiziako abuztuaren amaierako bi estropadetan eta datorren udarako lehen harriak jartzen hasi da. Bizkaiko taldearen lehen erabakia Iñaki Errasti beste urtebetez berritzea izan da. Horrela, entrenatzaile gipuzkoarrak bere laugarren denboraldia beteko du datorren urtean.

Errastiren hiru denboraldi hauetan, Ondarroa Cikautxok bi zortzigarren postu eta bederatzigarren bat lortu ditu Eusko Label Ligako sailkapen nagusian.

Itzuli