Albisteak 2020
ELKARTEA
18 Ira 2020
ACT Bermeon bilduko da
Elkarteko bazkideek urteko bosgarren Batzarra egingo dute bihar
Bermeon eta Portugaleten jokatuko diren Eusko Label Ligako azken bi jardunaldiekin oso gertu dago arraun denboraldia. Hain zuzen ere, Bermeon bilduko dira bihar ACTko bazkideak denboraldiko bosgarren Batzarrean.
Bilkura honetako puntu nabarmenen artean, aurkeztutako Lehiaketa Araudia aldatzeko proposamenak bozkatuko dira eta bazkideei elkartearen kudeaketarekin eta administrazioarekin lotutako alderdien berri emango zaie.