Albisteak 2020
BEREZIAK
28 Abu 2020
Nork menderatuko du Arousako itsasadarra?
Benigno Silva Caboko entrenatzaileak XXX. Concello de Boiro Banderako estropada eremua aztertu du
Ohitura bihurtu da Eusko Label Ligako traineruentzat abuztuaren amaieran Arousako itsasadarra bisitatzea, Concello de Boiro Bandera jokatzeko. 2014an Cabo arraunaren maila gorenera itzuli zenetik, Galiziako jardunaldi hau CaixaBank Koroa irabazteko borrokaren egutegian finkatu da eta denboraldi hau ez zen salbuespena izango.
Benigno Silvak, Caboko entrenatzaileak eta estropada hau oso ondo ezagutzen duenak, igande honetan jokatuko den estropadaren nondik norakoak aztertuko ditu.