Albisteak 2020

BEREZIAK

14 Abu 2020

Murrizketak Zarautzen

Murrizketak Zarautzen

Kirolarien eta zaleen osasuna bermatu ahal izateko, estropadak telebistaz ikustea gomendatzen dugu

Zarauzko XLIII eta XII. Ikurriñen lehiatzea dela eta, estropadaren antolatzaileek zenbait neurri hartu dituzte kirolarien eta zaleen osasuna bermatzeko.

Getariako ontziratze gunea itxita egongo da eta arraunlariak, klubeko jendea eta estropadaren antolakuntzako kideak baino ezin izango dira bertara sartu. Bestalde, Zarautz eta Getaria arteko pasealekua itxita egongo da oinezkoentzat, Narros jauregitik bigarren zubiraino. Larunbatean, pasealekua 17: 00etatik 20: 00etara itxita egongo da, eta igandeko itxieraren ordutegia 10: 30etik 14: 00etara izango.

Itzuli