Albisteak

BEREZIAK

10 Abu 2020

Kaiku Vusak Carlos Rodriguez kargutik kendu du

Kaiku Vusak Carlos Rodriguez kargutik kendu du

Peio de Vegak ordezkatuko du kantabriarra denboraldi amaierararte

Denboraldi gogorra izaten ari da Kaiku Vusarentzat, ez baitu emaitza onik lortu orain arte Eusko Label ligan jokatu diren estropadetan. Talde bizkaitarra azkena da sailkapen nagusian 25 punturekin, CR Aresek duen hamaikagarren postutik 11 puntura, iraileko playoff-era sarrera emango lukeena.

Talde sestaoarraren Zuzendaritzak denboraldiaren norantzkoa aldatzen saiatzen ari da azken txanpa honetan emaitzak hobetzen saiatzeko eta horretarako Carlos Rodriguez entrenatzaile kargutik kentzea erabaki du. Peio de Vega bizkaitarrak hartuko du klubaren ardura denboraldia amaitu arte. Portugaletekoa talde berdeari lotuta egon da, arraunlari eta beheko mailetako entrenatzaile gisa, eta orain lehen taldearen kontrola hartu du, Kaiku Vusa sailkapeneko azken postu horretatik ateratzen saiatzeko.

Itzuli