Albisteak

BEREZIAK

10 Abu 2020

Euskotren Ligako playoff-engatiko lehia

Euskotren Ligako playoff-engatiko lehia

ETE eta LGT Ligetako zazpi taldek eskatu dute Bermeo eta Portugaleten lehiatuko diren playoffetan parte hartu ahal izateko gonbidapena

Dagoeneko ezagutzen ditugu Euskotren Ligako igoera playoffean parte hartu ahal izateko gonbidapena eskatu duten taldeen izenak. Bi promozio jardunaldi hauek irailaren 19an eta 20an jokatuko dira Bermeon eta Portugaleten, eta bertan izango dira ETE Ligako bi ordezkari, Galiziako Emakumezkoen Traineru Ligako beste bi eta Euskotren Ligako laugarren sailkatua.

Igoerako playoffeko bi jardunaldi hauetan parte hartzeko gonbidapena eskatuz izena eman duten klubak hauek dira: ETE Ligako Ondarroa Arraun Elkartea, Deusto Tecuni Bilbao, San Juan, Tolosaldea Arraun Kluba, Hibaika Jamones Ancín eta Zumaia Salegi Jatetxea. Eta LGTren aldetik, Cabo.

Itzuli