Albisteak

BEREZIAK

21 Uzt 2020

Lekeitio geldialdiaren aurretik

Lekeitio geldialdiaren aurretik

Igande honetan jokatuko dira XXXV El Correo Ikurriña – Kutxabank Sari Nagusia – Lekeitioko Udala eta IX. Euskotren Bandera Lekeition

Lekeition jokatuko dira igande honetan Eusko Label Ligako eta Euskotren Ligako zortzigarren jardunaldia, XXXV El Correo Ikurriña – Kutxabank Sari Nagusia – Lekeitioko Udala eta IX. Euskotren Bandera, hurrenez hurren.

Igandeko jardunaldia 11: 40etan hasiko da emakumezkoen estropadarekin. IX. Euskotren banderan, ontziak itsas milia eta erdiko (2.778 metro) distantzian lehiatuko dira, bi luzerekin eta ziaboga batekin.

Jarraian, Eusko Label Ligako gizonezkoen ontzien txanda izango da: XXXV El Correo Ikurriña – Kutxabank Sari Nagusia – Lekeitioko Udala. Igandeko jardunaldia izanik, txandak larunbatean jokatuko den Bilboko XI. Banderaren azken sailkapenean oinarrituta egongo dira. Gizonezkoen txapelketako eskifaiek hiru itsas milia (5.556 metro) osatu beharko dituzte lau luzerekin eta hiru ziabogarekin.

Itzuli