Albisteak 2019

BEREZIAK

31 Uzt 2019

Uda, Julen Elizasuren erritmoan

Uda, Julen Elizasuren erritmoan

Donostiarrako arraunlariak bere playlista ekarri digu hilabete amaierarako

Julen Elizasu Torrekua II.ako arraunlariak elektronika, reggaetoia eta rocka ikutua duten abestiez osatu du musika zerrenda hilabete honetarako.  

Zerrenda horretan, abesti ezagunak aurki ditzakegu, hala nola, Don Patricio kanariarraren "Contando Lunaren" abestia edota Luis Fonsiren "Calypso" kantua. Gainera, aski ezaguna den musika klasiko eta mitiko batekin ere topa dezakegu, hau da, Queenen "We are the champions" abestiarekin. 

Bestalde, Elizasuren playlisetan abesti internazionalak ere ageri dira, esaterako, Robin Schulz DJ alemaniarraren "OK" abestia, Imagine Dragonsen "Radioactive" edota Jonas Brothers estatubatuarren "Sucker" kantua. 

Eta nola ez, musika euskaldunak badu bere presentzia zerrenda horretan ere. Adibidez, bertan aurki ditzakegu Berri Txarraken "Denak ez du balio" kantua, Gatiburen "Euritan dantzan" edota Gu ta gutarraken "Historiaren tabernan" abestia. 

Igo bolumena eta goza ezazue Julen Elizasuren playlist-arekin!
 

Itzuli