Albisteak 2019

LEHIAKETA

28 Eka 2019

Xabier Altunak jarri dizkio notak ekainari

Xabier Altunak jarri dizkio notak ekainari

Ondarroa Cikautxoko arraunlaria da hilabete honetako zerrenda osatzearen arduraduna
 

Uda sartu gara jada, eta ekaina atzean uztearekin batera urteko bosgarren playlist-arekin gatorkizue. Kasu honetan, Xabier Altuna Ondarroa Cikautxoko arraunlariak osatu du zerrenda.

Altunak musika genero ugari batu ditu bere hautaketan, eta ez dira falta euskal abestiak bere zerrendan. Bertan aurki ditzakegu Gozategiren “Riki raka”, Lin Ton Taunen “Euskeraz eta kitto” edota Benito Letxundiren “Itsasoari begira” abestiak, besteak beste. Horrez gain, zerrenda horretan abesti rokeroak ere badaude, hala nola, Berri Txarraken “Denak ez du balio”, Kaotikoren “Destino escrito” edota Su ta garren “Jo ta ke”. Bestalde, abesti internazionalak aurki ditzakegu, esaterako, Opusen “Life is life” edota Nofxen “Don’t call me white” kantuak. 

Igo bolumena eta goza ezazue Xabier Altunaren playlist-arekin!
 

Itzuli