Albisteak 2018

BEREZIAK

27 Eka 2018

Liga Euskotreneko era berria hastear da

Liga Euskotreneko era berria hastear da

Asteburu honetan Portugaletek eta Zierbenak aldaketaz beteriko Euskotren Ligari hasiera emango diote

Igandean Eusko Label Ligari hasiera eman bagenion Bilboko uretan, aste buru honetan Euskotren Ligak estatxak askatzeko unea iritsi da. Aurtengo denboraldia aldaketa handiekin dator emakumeentzat, izan ere zortzi jardunaldi izatetik 14 izatera pasatu dira. Gainera, jardunaldi guztiek emakumeentzat sari ekonomikoak izango dituzte. Araudiari dagokionez, aldaketa garrantzitsuak ere baditu, adibidez datorren denboraldirako lehenengo hiru traineruek postu bat ziurtatuta izango dute, eta laugarrengoak playoffa burutu beharko du Bermeo eta Portugaleteko uretan.

Hau horrela izanda, larunbat honetan arratsaldeko 18:00etan Euskotren Ligako playoffari hasiera emango zaio Bandera Ayuntamiento de Sestaorekin, eta igandean goizeko 11:45etan III Bandera Petronor jokatzeko unea izango da. Bi jardunaldi hauek erloju kontrako formatuan burutuko dira eta 12 traineruak minutuz-minutu irtengo dira. Horrela, bertako lau trainerurik onenak udaran zehar 14 jardunaldietan arraun egingo dute. 12 klubak ondorengoak dira: A Pobra – Cabo, Deusto Tecuni Bilbao, Gu Arraun, Donostiarra, Hernani Iparragirre Sagardotegia, Hibaika Jamones Ancin, Hondarribia Bertako Igogailuak, Kaiku Producha, Lea Artibai Cikautxo, Orio Babyauto, Tolosaldea eta iazko denboraldiko garailea, San Juan Iberdrola. Esan beharra dago iazko gairaile izateagatik, asteburu honetako bi frogetako batean lehenengo bost postuetan amaitzen badute, Euskotren Ligako parte izango direla.

Nork lortuko du aurten Euskoten Ligan parte hartzea? Egin ezazue zuen apustuak!

 

Itzuli