Albisteak 2018

BEREZIAK

28 Mai 2018

Igandetan, estropadak 11.45-etan

Igandetan, estropadak 11.45-etan

Bilboko eta Boiroko estropadak izan ezik, beste igandetako jardunaldi guztiak 15 minutu aurreratuko dira

Eusko Label Ligari hasiera emateko eta 19 estropadetan zehar CaixaBank Koroako garailea ezagutzeko lau aste baina gutxiago falta dira. Aurtengo denboraldia Bilboko errekako uretan ekainaren 24an eguerdiko 12:00etan hasiko da, bertan IX Bandera de Bilbao jokoan delarik. Txapelketa hau, beti egin den moduan, banakako erloju kontrako formatuan jokatuko da eta irteera ordena iazko denboraldi amaierako sailkapeneko alderantzizkoa izango da.

Gainera, Euskotren Ligak izan duen haziera kontuan izanda, aurten zortzi jardunalditik 14 izatera pasako dira. Hau horrela izanda, gizonezkoen eta emakumezkoen txapelketa burutuko den igandeetan, ordutegia 15 minutu aurreratuko da txapelketa osoa zuzenean emateko helburuarekin. IX Bandera de Bilbao eta Bandeira Concello de Boiro izan ezik, igandeetako estropadak 11:45tan hasiko dira.

Itzuli