ACT TV 2017
BEREZIAK
12 Ira 2017
Final kapital baten zirrara
Bermeo eta Portugaletek jasoko dituzte aurtengo Eusko Label Ligako bi azken jardunaldiak
Kontxako Banderaren lehiaren ondoren, Eusko Label Liga bueltan da denboraldiko azken bi jardunaldiak jokoan jartzeko. Caixabank Koroarengatiko lehiaren sailkapen nagusia oso estu dago, Urdaibai Avia dago lidertzan eta Hondarribia saiatuko da hiru puntuko alde hori murrizten azken bi estropada hauentan.
Bermeok, larunbatean 18.00etan, Bermeo Hiriko XXXV. Bandera jasoko du eta Portugaleteko itsasadarra, igandean 12.00etan izango da Eusko Label Ligari amaiera emango dion estropada eremua, XLVII GP – XLIII Bandera El Corte Inglés-eko lehiarekin.
Bizi ezazu final kapital baten zirrara!