Albisteak 2017

BEREZIAK

25 Abu 2017

Daniel Torradoren pronostikoa

Daniel Torradoren pronostikoa

XXVII Bandeira Concello de Boiroren eta XXXII Teresa Herrerako jardunaldi bikoitzaren pronostikoa egiteaz arduratuko dena, Caboko harrobiko kirolaria, Daniel Torrado, izango da

Pronostikoko protagonistarentzat, aurtengo hau, CaixaBank Koroa lortzeko lehian Caborekin aritzen den bosgarren denboraldia, jarraian, izango da. Arraunlari galiziarrak ongi ezagutzen ditu, bai Eusko Label Liga, eta baita Liga galiziarra ere. Hori dela eta, aste honetako pronostikoa egiteko hautagai ezin hobea da. 

Bera arduratuko da asteburu honetan jokatuko diren banderetatik biren kiniela diseinatzeaz: Eusko Label Ligako hamaseigarren jardunaldiari dagokion XXVII Bandeira Concello de Boirorena; eta LGTko A taldearen Play Offak lehiatuko diren eta, era berean, LGTko 2017ko denboraldiari amaiera emango zaion XXXII Teresa Herrerako jardunaldi bikoitzarena.

Arrakasta izango al du Daniel Torradok? 

Itzuli