Albisteak 2017

LEHIAKETA

22 Uzt 2017

Orio Babyauto nagusi El Sardineron

Orio Babyauto nagusi El Sardineron Orio Babyauto nagusi El Sardineron

Gaurkoan, ‘San Nikolas’ek eraman du V Bandera CaixaBank, eta II Bandera CaixaBank, aldiz, San Juan Iberdrolak

Egun grisak hartu ditu Eusko Label Ligako eta Liga Euskotreneko 16 traineruak, baina estropada ikusgarri batek eman dio kolorea eta emozioa arratsaldeari. Orio Babyautok, gaurko V Bandera CaixaBank irabaziz, denboraldiko hirugarren bandera eskuratu du. Jon Salsamendiren mutilak garaile izendatu dira 20’02”26 denborarekin, eta Urdaibai Aviari, 1”84ko abantaila atera diote. Bestalde, 78 punturekin, ‘txo’k Eusko Label Ligako lidergotza mantentzen jarraitzen du, 73rekin Hondarribia dago, eta 71rekin Orio Babyauto.

Ohorezko txandan, garaipena eskuratzeko borrokan, lehia itzela egon da ‘San Nikolas’ eta ‘Bou Bizkaia’ren artean. Azkenean, bi ontzien artean, soilik, 1”84ko desberdintasuna egon da, eta ‘mirotzak’, 20’02”26 denborarekin, izan dira garaile. Hirugarren, denbora 20’14”24 geldituz, Hondarribia izan da, eta Kaiku Produchak, 20’30”26rekin eta laugarren postua lortuz, itxi du ohorezko txanda.

Bigarren txandaren kontrola, hasieratik bukaeraraino, San Juan Sumelecek izan du. Honek, 20’36”80rekin, bostgarren postu eskuratu du. Estropadaren bukaera aldera, norgehiagoka gogorra izan da Zierbena Bahías de Bizkaiaren, Tirán Pereiraren eta Ondarroa Cikautxoren artean. Azkenean, zazpigarren, zortzigarren eta bederatzigarren postuak eskuratu dituzte, hurrenez hurren.

Cabok, lehenengo txandako estropadan zehar, hobera egin du. Bere hiru aurkariak aurreratu, eta, 20’36”80 eginez, garaipena lortu du. Horri esker, seigarren postua eskuratu du. Astillerok, aurreko astean utzitako sentsazio onak berretsi ditu eta, 20’51”46 denbora eginez, hamargarren postuan geratu da. San Pedro eta Ares izan dira gaurko estropada itxi dutenak, 20’53”68rekin eta 21’14”32rekin, hurrenez hurren.

San Juan Iberdrolak abantaila hartu du

Las ‘Batelerak’ de San Juan Iberdrola han conseguido una gran victoria en la II Bandera CaixaBank con un tiempo de 11’10”62, con 12” de Hibaika Jamones Ancín. Orio Babyauto ha sido tercera, con 11’35”06 y Arraun Lagunak Donostia ha cerrado la tanda de hoy a 34” de las sanjuandarras.

San Juan Iberdrolaren ‘Batelerak’ lortu du gaurko II Bandera CaixaBank garaipena, denbora 11’10”62tan geldituz, eta Hibaika Jamones Ancíni 12” abantaila atera dio. Orio Babyautok, 11’35”06 eginez, hirugarren postuan amaitu du, eta Arraun Lagunak Donostiak, sanjuandarrengandik 34”ra, itxi du txanda.

Sei luze eta bost ziaboga

Bihar iritsiko da, Eusko Label Ligara, Pasaiako estropada bereziko edizio berri bat. Bertan, 12 taldeek sei luze eta bost ziaboga egin beharko dituzte, eta jokoan Bandera Adegi egongo da. Bestalde, Liga Euskotrenen, Badera Diputación izango da jokoan, eta hau ere pasaiako badiako uretan lehiatuko da.

Itzuli