ACT TV 2017

BEREZIAK

12 Uzt 2017

A Coruñak ongietorria eman dio Eusko Label Ligari

A Coruñak ongietorria eman dio Eusko Label Ligari

Gaur goizean ospatu da Riazor-ko Hondartzan Bandeira Cidade da Coruña estropadaren aurkezpen saioa

A Coruñak jasoko du datorren larunbatean 18.00etatik aurrera, denboraldiko bostgarren jardunaldiari izena ematen dio Bandeira Cidade da Coruña. Hauxe izango da Eusko Label Liga Riazor-ko Hondartzako uretan barneratuko den lehenengo aldia. 12 parte-hartzaileak hiru itsa-miliako distantzia bete beharko dute, lau luzeetan banatuta. Barneko balizak badiaren barnealdean kokaturik, traineruek itsasalderuntz joan beharko dira kanpoko balizen bila. Esan beharra dago, ACT eta A Coruñako Udaletxeak sinaturiko akordioaren ondorioz, estropada hau Eusko Label Ligaren egutegiaren barnean egongo dela datorren hiru denboraldietan.

Larunbateko jardunaldia izanik, txanden eraketa Eusko Label Ligaren sailkapen nagusiaren araberakoa izango da. Era honetan, lehenengo txandan arituko dira Astillero, Ares, Cabo eta Zierbena Bahías de Bizkaia; bigarrenean aldiz, San Pedro, San Juan Sumelec, Tirán Pereira eta Ondarroa Cikautxo izango dira; eta azkenik, ohorezko txandan arraun egiteko arduradunak Kaiku Producha, Orio Babyauto, Hondarribia eta Urdaibai Avia izango dira.

Gaur goizean ospatu da estropada honen aurkezpen saioa Riazor-ko Hondartzan, Espigón de las Esclavas-en hain zuzen ere. Bertan izan dira Alberto Lema, A Coruñako Turismo zinegotzia; Lanzada Calatayud, A Coruñako Turismoko gerentea; eta Mario Vidal, ACTko zuzendaritzako kidea.

Kontsultatu hemen estropada honetako dossier-a
 

Itzuli