ACT TV 2017

BEREZIAK

06 Uzt 2017

Adrián Miramón-en Test-a

Adrián Miramón-en Test-a

Kaiku Producha-ko arraunlari malagarra izan da galdera eta erantzunen sekzio berri hau estreinatzeko arduraduna

Gaur sekzio berri bat estreinatzeko asmoarekin gatoz, eta honen bitartez Eusko Label Ligako arraunlariak hobeto ezagutzeko aukera izango dugu. Sekzio hau BM-ren eskutik datorkigu, ACTko familiara batu berri den distribuzio-kate euskalduna.

Gure galdera “bitxiei” aurre egin dien lehenengo arraunlaria Adrián Miramón izan da, Kaiku Produchakoa. Munduko gatz eta piper guztiarekin, arraunaz kanpoko zaletasunen inguruan hitz egin digu malagarrak.
 

Itzuli