ACT TV 2016
BEREZIAK
14 Abu 2016
Euskotren Koroa arroxez tindatu da
San Juan Iberdrolak Zarauzko Ikurriña irabazi du eta hirugarren urtez, Euskotren Koroarekin egin da
Dudarik gabe, San Juanentzat egun historikoa da gaurkoa. Izan ere, Zarauzko VIII. Ikurriña lortzearekin batera, hirugarren urtez jarraian Euskotren Liga irabazi dute. ¿Zer esan nahi du honek? Emakumezko lehiaketan lehen aldiz horrelako zerbait gertatzen dela eta Euskotren Koroa San Juanen geratzen dela. Juan Mari Etxaberen gidaritzapean dauden neskak zortzi estropadatatik seitan garaipena lortu dute.
Zarauzko bigarren zita sanjuandarrak hasieratik amaierararte dominatu dute. 10'41''72ko denborarekin Hibaika Jamones Ancin 10 segundutura utzi dituzte. Orio Babyauto 21 segundu beranduago iritsi da eta Cabok estropada osatu egin du.
Horrela, Euskotren Ligako sailkapena horrela geratu da: San Juan Iberdrola 30 puntu lortu ditu; ondoren, Hibaika Jamones Ancinek 26 puntu lortu ditu; hirugarren Orio Babyauto izan da 15 punturekin, eta Cabo azkena izan da 9 punturekin. Orain 'Batelerentzat' disfrutatzeko unea iritsi zaie gau arratsaldean San Juanen izango duten harreraren bitartez. Berriro azpimarratu beharra dago, hirugarren urtez jarraian Euskotren Koroa lortu izan arren, San Juanek Koroa beregain izango duela.