Albisteak 2016
BEREZIAK
08 Abu 2016
Iker Zabalak #AbuztukoPlaylistari erritmoa ezartzen dio
Iker Zabala, Urdaibai Aviako arraunlariak, hilabete honetako playlistaren arduraduna da
Abuztuko hilabetea martxan da jada eta ohikoa den bezala playlist berri bat eratu dugu. Kasu honetan, #AbuztukoPlaylista Iker Zabalaren sinadurapean iristen da. Bermeoko arraunlariak, musika zerrenda honen bitartez, musika ingelesaz disfrutatzera eramaten gaitu. Izan ere, musikan ereserkiak diren Metallicaren “The Unforgiven” edo Coldplayren “Viva la vida” kantek zerrenda berri hau irikitzen dute.
Ereserki hauez gain, Museren “Starlight”, Cristina Perriren “A thousand years” eta Depeche Moden “Personal Jesus” kanetek ere lasaitasuna transmititzen duen playlistan bere tokia dute.
Amaitzeko, bermeoko arraunlariak Guru Joshen “Infinity 2008” eta Haddawayen “What is love” kanten bitartez, playlistaren baretasunarekin amaitzen du eta diskoteketako erritmoarekin ixten du playlista.