Albisteak 2016

LEHIAKETA

21 Uzt 2016

Elitearekin zita Boiron

Elitearekin zita Boiron

Coruñako hiriak igande honetan 12.00etatik aurrera XXVI. Bandeira Concello de Boiro jokoan jarriko du

Boirok igande honetan 12.00etatik aurrera CaixaBank Koraren lehiako bederatzigarren borroka jasoko du eta San Miguel Ligako astebukaera galiziarrari amaiera emango dio. XXVI. Bandeira Concello de Boiro hiru mila nautikoko distantzia izango du, bertan ontziek lau luze eta hiru ziaboga emango dituzte. Jaurdunaldia igandean izango denez, txandaen antolaketa aurreko egunean Moañan gertatutakoaren arabera izango da, XXXIV. Bandeira Concello de Moaña – VI GP Fandicostan gertatutakoaren arabera hain zuzen. Estropada eremua azken urteetako berdina izango da, Caboko espigoian eta San Miguel Ligako fan zonea arraun elkartean kokatuta egongo da. 

Gaur goizean, Concello de Boiroko bilera aretoan XXVI. Bandeira Concello de Boiroko estropada aurkeztu egin da. Zita hau Juan Jose Diestek, Boiroko alkateak, eta Dani Vázquezek, Caboko zuzendaritzak zuzendu dute. Diestek, San Miguel Ligako maila altua eta Boirorentzat horrelako liga bat jasotzea zein garrantzitsua den goraipatu du.

Estropadaren dossierra

Itzuli