Albisteak 2016

ELKARTEA

16 Eka 2016

Euskadi Basque Country IV. Bandera Sevillan da

Euskadi Basque Country IV. Bandera Sevillan da

Gaur goizean, hispaliseko hiriburuan kokatuta dagoen San Jorge gazteluan CaixaBank Koroa lortzeko lehiaren lehenengo zitaren aurkezpena egin da

Gaur goizean, Altozano Plazan kokatuta dagoen San Jorge Gazteluan, Euskadi Basque Country IV. Banderaren aurkezpena ospatu da. Ekitaldira,  Itziar Epalza, Eusko Jaurlaritzaren Merkataritza eta Turismo Sailburua; David Guevara, Sevillako Udaletxeko Kirol delegatua; Javier Caceres, Andaluziako Arrauna Federazioaren Lehendakaria; Arantza Madariaga, Basquetourreko Zuzendaria eta Xabi Zubiri; ACTko Komunikazioaren arduraduna. 

Zita hau, lehen aldiz Sevillako uretan estreinatuko da igande honetan 12.00etatik aurrera. Zehatzagoak izateko, La Barqueta Zubia eta La Cartuja Pasealekua batzen duten uretan ibiliko dira traineruak. Beste nobebdade bat, formatuan egongo da, izan ere, binakako erlojupekoan lehiatuko dira, tanda bakoitzeko bi traineruak minutuko bateko diferentziakin ateratzen diren einean. Irteeraren ordena, aurreko urteko San Miguel Ligaren sailkapenaren arabera izango da. Aipatzeko modukoa da, ETB1ek eta TVGk zuzenean estropada emitituko dutela eta Canal Surreko kate batean ere ikusteko aukera izango da zuzenean izan ez arren.

Hau dena gutxi balitz, astebukaera osoa ekintza desberdinez beterik egongo da San Miguel Ligako hasieraren beste puntu bero batean; Herculeseko Alamedan herri kirolen, dantzen eta gastronomiaren erakustaldiak egongo baitira. Ekintza guzti hauek, Basque Stylearen esentzia guztia Sevillara eramateko aukera ematen dute. Eusko Jaurlaritzarenpean datorren beste ekintza interesgarri bat Euskadi Basque Country Sari Nagusiaren ospakizuna izango da eta ekainaren 18an 19.00tatik aurrera ikusikizuna ikusteko aukera izango du La Cartuja Pasealekura hurbiltzen den pertsona orok. Betisek, Sevillak, Malagak eta Euskadi Basque Country konbinatuak hartuko dute parte Sari Nagusian, azken talde hau, ACTa osatzen duten cluben arraunlariez osatuta egongo da.

Itzuli