Albisteak 2016

ELKARTEA

16 Mai 2016

Zarautz, estropada ukaezina San Miguel Ligarentzat

Zarautz, estropada ukaezina San Miguel Ligarentzat

Zarauzko Udaletxeak eta ACTak klasikoa den jaurdunaldi bikoitzeko estropada hurrengo hiru urteetan ospatzeko akordioa itxi dute

San Miguel Ligako egutegiako hitzordu giltzarrietako bat hurrengo hiru urteetarako bere presentzia ziurtatzen du. Izan ere, San Miguel Ligako bandera garrantzitsuenetako bat izateaz gain, Zarauzko Estropadak 2018ra arte, Euskotren Ligako txapeldunei CaixaBank Koroa entregatzeko unea izango da. Horrela, aurten, gipuzkoako kostako herriak CaixaBank Koroaren lehia abuztuaren 13an eta 14ean jasoko du.

Zarauzko Estropadak ACTaren hasieratik, 2003tik, mantendu den estropada gutxitako bat da. Astillero gailendu zen estropadaren lehen edizioan 19’44’’36 denborarekin, Orio Babyautori 12 segundu aterata. 2006an ordea estropada jardunaldi bikoitza bezala bilakatu zen eta Orio Babyauto izan zen garailea NT2 Hondarribia eta Castreñaren aurretik. Datu modura, ‘Ama Guadalupekoa’ pasaden urtean bere historian lehen aldiz estropada gune honetan estreinatu zen Urdaibai Aviaren aurretik.

Horrela, Xabier Txurruka, Zarauzko Alkatea, eta Pedro Andueza, ACTko lehendakaria, Zarautz eta ACTa batzen duten akordioa hurrengo hiru urteetarako sinatu dute. Xabier Txurrukak dio, “ACTa arraunaren munduko lehen mailako ikuskizuna da, akordio honekin lortu nahi duguna da gure kompromezua hurrengo hiru urteetarako adieraztea”. Bestalde, horrela eskertu du Pedro Anduezak Zaurauzko Udalak ACTan jarritako konfidantza: “Guretzako ohorea da gure egutegian estropada hau mantentzea, San Miguel Ligako estropada garrantzitsuenetako bat baita”. 
 

Itzuli