Albisteak 2015

BEREZIAK

14 Ira 2015

Bizi ezazu azken borroka!

Bizi ezazu azken borroka!

San Miguel Ligako azken bi jardunaldiak iritsiko dira asteburu hobetan, non gainera, playoff-a jokoan jarriko den

San Miguel Liga bueltan da denboraldiko azken bi jardunaldiekin: Bermeo Hiriko XXXIII. Bandera larunbatean Bermeon eta XLV GP - XLI El Corte Inglés Bandera igandean Portugaleten. Txapelketa, gauza asko erabakitzeke dauledarik iritsiko da. NT2 Hondarribia, lehenengo jardunalditik lidertzan da, azken asteburu honetara 195 punturekin ailegatzen da, Urdaibai Aviaz jarraitua 177 punturekin. Hirugarren postua Orio Babyautorentzat da 154 punturekin eta Kaiku Produchak ixten du ohorezko txanda 135 punturekin. Denboraldian zehar bigarren txandaren buruagatiko lehiak bi guda gehiago izango ditu eta bertan San Juan Iberdrolak (122) bostgarren postua mantentzen duen edota Cabo (119), Tirán Pereirak (115) edo San Pedro Ecolmarek (109) aurreratzen duten erabakiko da.

Bestalde, bi estropada hauen hasieran, San Miguel Ligako playoffa jokatuko da, non Getaria Indaux, Zumaia, CM Mugardos eta Portugalete Eulenek 2016ko San Miguel Ligan parte hartzeko bi txartelak lehiatuko dituzten.
 

Itzuli