Albisteak 2015
BEREZIAK
01 Ira 2015
2016ko San Miguel Ligan ikusiko gara!
Zierbena Bahías de Bizkaia eta Astillero agur esan diote txapelketari hurrengo urterarte
San Miguel Ligako bi jardunaldi besterik ez dira geratzen datorren irailaren 19 eta 20ean Bermeo eta Portugaleten jokatuko direnak. Bertan, playoff-eko partaideetaz gain, San Miguel Ligako lehenengo 8 sailkatuak egongo dira, arraun denboraldiari amaierako puntua emateko.
Baina talde batzuentzat San Miguel Ligako denboraldia jada amaitu da. Hau Zierbena Bahías de Bizkaia eta Astilleroren kasua da, sailkapeneko hamargargarren eta bederatzigarren sailkatuak, hurrenez hurren. Hauek,2015eko San Miguel Ligak eman duenaren euren balorazioa eman digute.