Albisteak 2015

BEREZIAK

08 Abu 2015

Dopingaren aurkako formazioaren jardunaldi berria

Dopingaren aurkako formazioaren jardunaldi berria

Juan José Badiola, ACTko dopingaren aurkako batzordearen arduraduna, ACTko klubekin batu da gaur goizean

Gaur goizean Moañako Udaletxeko Bilera Aretoan ACTko bazkideak batu dira dopingaren aurkako formaziorako saio baterako. Saio hau, pasa den uztailaren 18an Orion ospaturiko bilerarekin batera, Batzarrean adostutako erabaki bat izan da ACTko kirolariak dopingaren aurkako borrokan formatzeko. Gaurkoan, Juan José Badiola, ACTko dopingaren aurkako batzordearen arduraduna izan da, WADA eta ACTk azkenaldian dopingaren aurkako lehiaren inguruan izan dituen berritasunak azaltzen. Aurkezpen honen ondoren, bertara gerturatu direnak galderak eta dudak galdetzeko aurkera izan dute.

Itzuli