Albisteak 2015
BEREZIAK
04 Abu 2015
Toño Martínez-ek #AbuztukoPlaylistaren erritmoa markatzen du
Caboko arraunlariak oso zerrenda borobila osatu du
Txapelketaren erdibidera iritsi gera eta San Miguel Ligak denboraldiko zati erabakigarriari hasiera emango dio denboraldiko bigarren asteburu galiziarrarekin. Hain zuzen ere arraunlari galiziar bat, Toño Martínez, Caboko arraunlaria, izango da Joseba Mancebonek aurreko hileko #UztailekoPlaylistarekin utzitako lekukoa hartu duena #AbuztukoPlaylista osatzeko. Abesti zerrenda honetan orotariko kanta eta taldeak bateratzen dira eta oso zerrenda borobila osatu da.
Zerrenda honen barnean udarako kanta izatera deiturik dagoena daukagu, La Gozadera, Marc Anthony eta Gente de Zonako kubatarren arteko elkarlanetik sortua. Aurtengo Eurovisión Jaialdiko kanta txapelduna ere ageri da, Mans Zelmerlöw-en Heroes, Imagine Dragonsen Demons-ekin batera.
Kanta hauez gain, bi bloke nagusi nabaritzen dira arraunlari galiziar gazte honen zerrendan. Alde batetik, estatuko rock taldeak daude, besteak beste, Segurida Social-en Chiquilla, Loquilloren Rock and Roll Stars eta Feo Fuerte y Formal, edota Extremoduroren So Payaso bezalako kantekin.
Bigarren bloke nagusian Galiziatik iritsitako musikarekin osatzen da. Bertan, Heredeiros da Crus taldea daukagu Corasón de Carballo, Quiero Josar edota De Jalisia o Estranxeiro bezalako kantekin. Hain zuzen ere, talde honetako partaide den Javi Maneiro ere zerrenda honetan daukagu, bere bakarkako ibilbidean sorturiko kantekin, hala nola, Sueños Húmedos, Eclipsándolo todo edota Pies Descalzos, Besos Salados. Bigarren bloke honi amaiera ematen dio Dakidarria Ska Punk taldeak, bere Terra abestiarekin.
#AbuztukoPlaylista - Toño Martínez
Chiquilla -Seguridad Social
Qué Alegría Más Tonta - Pereza
Colgado de la Vecina - Melendi
Un Tipo Diferente - Melendi
Que se Joda el VIento - Marea
Heroes - Mans Zelmerlöw
Rock and Roll Stars - Loquillo
Feo, Fuerte y Formal - Loquillo
Pies Descalzos, Besos Salado - Javi Maneiro
Eclipsándolo Todo - Javi Maneiro
Sueños Humedos - Javi Maneiro, Jabón Blue
Demons - Imagine Dragons
Corasón de Carballo - Heredeiros da Crus
Quero Josar - Heredeiros da Crus
De Jalisia O Estranxeiro - Heredeiros da Crus
La Gozadere - Marc Anthony ft. Gente de Zona
So Payaso - Extremoduro
Pastillas para Dormir - Estopa
Como Camarón - Estopa
Terra - Dakidarria