Albisteak 2015

LEHIAKETA

22 Uzt 2015

Lehiaketa Nojako hondartzetara itzultzen da

Lehiaketa Nojako hondartzetara itzultzen da

Gaur eguerdian III Playas de Noja Banderaren aurkezpen saioa ospatu da udalerri kantabriarrean

Lehengo urtean egin zen bezala, San Miguel Liga Nojara itzuliko da, bertan larunbatean 18:00etatik aurrera Trengandineko hondartzan, momentuko 16 trainerurik onenak batuko baitira, San Miguel Liga eta Euskotren Ligaren eskutik. Ontziek hiru itsas-miliako ibilbide bat osatu beharko dute, lau luze eta hiru ziabogarekin, barne balizak Trengandineko hondartzaren parean kokatuta direlarik. Euskotren Ligako estropadari dagokionez, lau parte-hartzaileak Bandera Femenina Playas de Noja lehiatuko dute itsas-milia bat eta erdiko ibilbide batean, bi luze eta ziaboga batekin.

III Playas de Noja Banderako txanden eraketa San Miguel Ligaren sailkapen nagusiaren araberakoa izango da. Beraz, lehenengo txandan Samertolameu Rodman Group, Portugalete Eulen, Zierbena Bahías de Bizkaia eta Astillero izango dira. Bigarrenean aldiz, San Pedro Ecolmare, Cabo, Kaiku Producha eta San Juan Iberdrola arituko dira. Azkenik, ohorezko txandan, Tirán Pereira, Orio Babyauto, Urdaibai Avia eta NT2 Hondarribia lehiatuko dira.

Gaur goizean III Playas de Noja Banderaren aurkezpen saioa ospatu da Nojako Udaletxeko Areto Nagusian. Bertan izan dira Miguel Ángel Ruiz, Nojako alkatea; Francisco Ortíz, Astilleroko Alkatea; eta Francisco Gárate, SDR Astilleroko presidentea. Hirurek bat egin dute esanez ona dela herriarentza kantabriar “hitzordu hau San Miguel Ligaren egutegian finkatzea”.

Itzuli