ACT TV

ELKARRIZKETAK

11 Eka 2015

Euskotren Ligako tronuaren bila

Euskotren Ligako tronuaren bila

Zazpi ontzi lehiatuko dira udaran Euskotren Ligan San Juan Iberdrolarekin batera arraun egiteko aukera ematen duten hiru postuengatik

Euskotren Liga hilabete barru hasiko da eta ontzi guztiak euren prestaketa amaitzen ari dira Pasaiako eta Donostiako lehen bi jardunaldietara indar betez iristeko, non San Juan Iberdrolarekin batera 2015eko Euskotren Ligan arraunean ibiliko diren hiru taldeak zein diren erabakiko den. Azken urteetan bertan lehiatzen ibili diren talde batzuetako entrenatzaileekin egon gara eta euren denboraldi berriarekiko ikuspegia emateko eskatu diegu.

Kike Manterola, Zumaia Salegi Jatetxea Itziarreko entrenatzailea, pozik ageri da orain artean bere neskek egindako lanekin eta baikortasunaz begiratzen dio denboraldi berri honi, non “gauzak nahiko ondo doazen” eurentzat. Bere aldetik, Juan Mari Etxabek, egungo Euskotren Garaikurraren garaileen entrenatzaileak, argi dauka aurtengo helburua “irabaztea izan behar” duela. Txapeldun izan nahi dute berriro eta horretarako “Euskotren Liga gorriz markaturik” daukate horretarako.

Lehengo urteko txapeldunordeak, Hibaika Jamones Ancínek, entrenatzaile berria daukate, Gorka Ibarluzea eta honek dio aurredenboraldia “oso probetxugarria” izan dela eta beraiek “ondo entrenatu” dutela lehengo urteko “maila mantentzeko”. Bestalde, “Zumaiak, orain arte, maila gorena” eman duela aitortu du, eta irabaztea ez dela lan erraza izango dio. Azkenik, Klaudio Etxeberri,Orio Babyautoko entrenatzailea, lehengo urtean Euskotren Ligatik at geratzearen golpetik osatu nahi du. Lehengo urteko bloke berebera mantendu du, baina aurten, arraunlariek “esperientzia gehiago daukate”, eta “Euskotren Ligan sartu eta banderaren bat lehiatzen saiatuko” dira.

Hauez gain, 2015eko Euskotren Ligako postuengatik Cabo, Donostia Arraun Lagunak, Hernani Iparragirre Sagardotegia eta Zarautz-Getaria saiatuko dira.

Itzuli