Albisteak 2015

ELKARTEA

07 Mai 2015

Zarautzek San Miguel Ligarekin batera jarraitzen du arraunean

Zarautzek San Miguel Ligarekin batera jarraitzen du arraunean

Gipuzkoar udalerriko udaletxeak eta ACTk daukaten akordioa 2016 urterarte luzatu dute herriak udarako estropada bikoitza jasotzen jarrai dezan

Aurten ere Zarautzek San Miguel Ligan bere bertsiorik onena emango du. Askoren ustetan denboraldiko hitzordurik garrantzitsuenetako den hau aurten ere San Miguel Ligaren eguteriaren parte izango da, non Kantauriko trainerurik onenak abuztuaren 15 eta 16ean Zarautzen estropada bikoitz hau lehiatuko duten. Akordioa hau ACTren lehenengo denboralditik dago indarrean eta gaur berriz ere berretsi egin dute, beraz aurtengo San Miguel Ligan estropada honen hamairugarren edizioa jokoan jarriko da.

Akordioaren sinaketan Juan Luis Illarramendi, Zarautzeko alkatea, eta Pedro Andueza, ACTko presidentea izan dira. Illarramendiren ustetan estropada hau “oso garrantzitsua da hiriarentzat, inguruetatik jende asko gerturatzen delako eta udarari kalitatezko ukitua ematen diolako”. Alkate zarauztarrak akordio hau indarrean jarraitzeko ACTk egindako esfortzua eskertu nahi izan du. Bere aldetik, Pedro Anduezak Zarautzeko Udalari ere eskerrak eman dizkio estropada bertan lehiatzen jarraitzeko egin duten lan eta gogoengatik. 

Itzuli