Albisteak 2015

ELKARRIZKETAK

22 Api 2015

"Denboraldi handi bat egin nahi dugu"

"Denboraldi handi bat egin nahi dugu"

San Juan Iberdrola San Miguel Ligaren beste denboraldi baten hasierara gerturatzen da aurreko urtean bukaturiko sasoi onarekin jarraitu nahian

Aurreko urteetako arraunlari multzo berarekin gogor lan egiteko intentzioarekin ekin dio Joseba Fernándezek bere laugarren urteari San Juan Iberdrolaren entrenatzaile eta arraunlari gisa. Prestatzaile gipuzkoarrak konfidantza handia dauka bere mutilengan eta “denboraldi handi bat” egin nahi dute, baina euren “filosofiari uko egin gabe”. Aurten talde pasaitarreko arraunlari ia guztiak jarraitu arren, altak eta bajak ere badaude. Adibidez, Aitor Artetxe, Trintxerpetik etorria eta urtero urtero euren harrobitik ateratzen diren arraunlari gazte batzuk ere. Fernández pozik dago taldeak orain arte egindako lanarekin eta neguan egindako jaitsierekin, non garaipenarengatik lehian ibili den.

Urtero, talde guztien helburua ahalik eta lanik onena egitea da estropada bakoitzean emaitza onak egiteko. Joseba Fernándezek argi dauka hori, baina lehengo urtean lorturiko emaitzak aurten errepikatzeko helburua daukatela aitortzen du. Hala ere, aurten “anbizio handiarekin” daudela dio eta “aurrera pauso bat emateko gogoarekin, nahiz eta oso zaila izan”. San Miguel Ligaren aurtengo denboraldiari dagokionez, talde guztiak oso indartsu ikusten ditu, eta oso lehiaketa berdindua aurreikusten du.

Itzuli