Albisteak 2015

ELKARTEA

24 Urt 2015

Pedro Anduezak ACTko buruan segituko du

Pedro Anduezak ACTko buruan segituko du

Batzarrak bere konfidantza eta babesa eman dio Zuzendaritza Batzordeari eta, bestalde, Samertolameu bazkide bezala onartu dute

Gaur goizean Oiartzunen, Traineru Kluben Elkarteko egoitzan, ACTk urteko lehenengo Batzarra burutu du eta honaino Elkarteko talde guztiak bertaratu dira. Baita Samertolameu ere, Pedreñaren hutsunea beteko duenak. Bestalde, Batzarrak ere Pedro Anduezaren Zuzendaritza Batzordeak berretsi du eta honek esan nahi du, Anduezak, bere laugarren urtea beteko duela ACTren buruan. Azkenik, Batzar Unibertsalean, Lehiaketako Epaile berria izendatu du, Joseba Fernández Arribas

Gai zerrendaren lehenengo puntua, 2014ko abenduan Orion izandako azkenengo Batzarrako aktaren irakurketa eta onarpena egitea izan da. Segidan, iazko jarduera ekonomikoa aztertu da eta 800.000€ko aurrekontua onartu da. Zuzendaritzak joan den denboraldian burututako gestioa ere onartu da. Batzarraren lehenengo zatiari amaiera emanez, Samertolameu bazkide bezala berretsi da. Onarpen honen ondorioz, Pedreña Elkarteko bazkide bezala kanpo geratu da.

Guzti honez gain, Zuzendaritza Batzordearen talde berria bozkatu da eta Pedro Anduezak, laugarren urtez, presidente bezala arituko da. Honekin bat, Maria Isabel Diagok, diruzaina bezala egongo da; Mario Vidal, idazkaria; eta Txemanu Ortíz bokal lanetan. Azkenik, ACTk dopinaren aurkako daukan araudian, Elkarteak aldaketak egitea onartu du, WADA-AMAk moldatu baitu Munduko Dopinaren Aurkako Kodea

Bukatzeko, eta Batzar Unibertsaleko deialdi barruan, Lehiaketako Epaile berria aukeratu da. Horiek horrela, Joseba Fernández Arribas izatea erebaki da. Kirol-zuenbidean aritutako abokatu famatu bat da eta, besteak beste, gaur egun Espainako Errugbi Federakuntzak aholkulari juridiko bezala aritzen da; Eskupilotako Empresetako Ligako Diziplinako Epailea eta baita Kantauri Arraun Elkarteko ere.

Batzarra bukatu ostean, eta 2015. urteari hasiera emateko, bazkide guztiak Bereziartua Sagardotegira abiatu dira. 

Itzuli