ACT TV 2014

ELKARRIZKETAK

20 Abu 2014

San Miguel Liga Nojako hondartzetan lehorreratzen da

San Miguel Liga Nojako hondartzetan lehorreratzen da

Txapelketa Nojara itzultzen da, non oraindela 10 urte jokatu zen azkenekoz estropada bat

Txapelketaren egutegian ohikoa ez den estropada-eremu batera itzuliko da San Miguel Liga larunbatean, hain zuzen ere Tregandín hondartzara. Horretarako, 12 taldeak Nojara bidaiatuko dute, 17.15etatik aurrera, denboraldiko hamalaugarren jardunaldia lehiatzeko, eta Playas de Noja II Bandera jokoan jartzeko. San Miguel Ligak bertan jokatu duen estropada bakarra orain dela 10 urte izan zen, eta bertan Urdaibai Aviak irabazi zuen, Astilleroren aurretik. Banderaren aurkezpena gaur goizean ospatu da Nojako Marques de Albaicín Jauregian. Larunbateko estropada honetan traineruek 3 miliako ibilbide bat egin beharko dute, lau luze eta hiru ziabogarekin.

Larunbateko jardunaldia izanik, txanden eraketa San Miguel Ligaren sailkapen nagusia jarraituz egingo da, eta beraz, Pedreña, Urdaibai Avia, Astillero eta San Pedro Ecolmare izango dira lehenengo txandan; bigarrenean, aldiz, Zierbena Bahías de Bizkaia, San Juan Iberdrola, Portugalete Eulen eta Tirán Pereira; eta ohorezko txandan, azkenik, Cabo, Kaiku Ambilamp, Orio Babyauto eta Hondarribia Orsa lehiatuko dira.

Playas de Noja II Banderaren aurkezpenera gerturatu dira Jesús Díaz, Nojako alkatea; Francisco Gárate, Astillero arraun elkarteko presidentea; eta Pedro Andueza, ACTko presidentea. Azken estropada jokatu eta 10 urte ondoren, goi-mailako arraunaren Nojarako itzulera nabarmendu nahi iza dute, eta afizioari deialdia egin diote larunbatean estropadez eta udalerri kantabriarreko hondartzez goza dezaten.

Itzuli