Albisteak 2014

LEHIAKETA

15 Abu 2014

Emozioz beteriko jornada bikoitza

Emozioz beteriko jornada bikoitza

Txapelketa Zarautzera iritsiko da, non San Miguel Ligako eta Euskotren Ligako taldeek bandera bi jardunalditan lehiatuko duten

Zarauzko hitzordua San Miguel Ligaren egutegiko estropadarik ohikoenenetako bat da. ACT 2003. urtean sortu zenetik jokatzen den estropada bat da hau, baina 2006tik aurrera bere formatua aldatu zuen gaur daukagun bi jardunaldietako Zarauzko Estropadak izateko. Bi jardunalditara jokatzeak erregulartasuna saritzen du, eta talderen batek bi egunetakoren batean akatsen bat edukitzeak bandera ez irabaztea ekar dezake. Orio Babyauto izan zen jardunaldi bikoitzean jokatzen zen lehen bandera irabazi zuena 40'25”45eko marka eginez.

Orain arteko denborarik onena lortu duen taldea Kaiku Ambilamp izan da 2011. urtea 39'39”36ko denbora egin ondoren. Hain zuzen ere, Kaiku Ambilamp da jardunaldi bikoitz honetan garaipen gehien lortu dituen taldea, hiru aldiz irabaziz (2013, 2012 eta 2011). Sestaoarren atzetik, Castro (2209 eta 2008) eta Orio Babyautok (2010 eta 2006) bi aldiz irabazi dute Zarautzen eta Urdaibai Aviak 2007an lortu zuen bere garaipen bakarra. Zarauzko estropada honen garrantzia ikusteko balio duen beste datu bat da, hiru kasutan ezik (Orio 2006 eta 2010 eta Castro 2008an), Zarautzen irabazi duten beste talde guztiak, denboraldi amaieran “la Caixa” Koroaren irabazle izan dira.

Behin Galiziako bi jardunaldiak jokatu ondoren, San Miguel Liga aurrera doa eta txapelketaren bigarren erdian sartzen da. Hondarribia Orsak jarraitzen du lehenengo postuan 119 punturekin, bost puntuko aldea duelarik 114 puntu dituen Orio Babyautorekiko. Bi hauen ondoren Kaiku Ambilamp dago hirugarren postua, 98 punturekin eta honen atzetik bost talde daude 13 punturen tartean bakarrik. “La Caixa” patroi hoberenaren sailkapenean Udaibai Aviako patroi den Gorka Aranberrik bi puntuko aldea dauka Zierbena Bahías de Bizkaiako Vicente Carpinterorekiko.

Beste estropadekiko formatu desberdina edukitzeaz gain, hitzordu hau desberdintzen duen beste ezaugarrietako bat bertara joaten den jende ugaria da. Urtero urtero jendetza gerturatzen da Zarautz eta Getaria batzen dituen batzean.

Larunbateko jardunaldiko txanden eraketa egiteko San Miguel Ligako sailkapen nagusia jarraituko da. Beraz, lehenengo txandan Pedreña, Urdaibai Avia, San Pedro Ecolmare eta Astillero izango dira; bigarrenean aldiz, Zierbena Bahías de Bizkaia, Tirán Pereira, San Juan Iberdrola eta Portugalete Eulen egongo dira arraunean; eta ohorezko txanda egongo dira Cabo, Kaiku Ambilamp, Orio Babyauto eta Hondarribia Orsa. Behin igandeko jardunaldira iritsitakoan txanden eraketa aurreko eguneko eguneko sailkapena jarraituz egingo da, eta behin larunbateko estropada amaitu ondoren jakin ahal izango da. Bi jardunaldietan taldeek 3 miliako bidea egin beharko dute lau luze eta hiru ziabogarekin.

Euskotren Ligako txapelduna

Astebukaera hau berezia izango da ere beste arrazoi batengatik. Bertan Euskotren Ligako azken bi jardunaldiak jokatuko dira Zarauzko VI. estropadarekin, eta ondorioz denboraldiko txapelduna erabakiko da. Azken bi urteetan Zumaia izan da hitzordu honetako garailea, eta aurten ere berdina egiten saiatuko dira zumaiarrak. Sailkapen nagusian San Juan Iberdrola dago lehenengo postuan, Hibaika Jamones Ancinekiko bi puntuko aldearekin, eta bera 'Madaleneko' arraunlariak gogor egin beharko dute astebukaera honetan sanjuandarran aurreratzeko sailkapenean. Azken bi jardunaldietan traineruek milia bat eta erdiko ibilbidea egin beharko dute bi luze eta ziaboga batekin.
 

Itzuli