ACT TV 2014

ELKARRIZKETAK

09 Abu 2014

Hondarribia Orsarentzat izan da Concello de Moaña Bandeira - Fandicosta SN

Hondarribia Orsarentzat izan da Concello de Moaña Bandeira - Fandicosta SN

'Ama Guadalupekoak' eraman du garaipena Moañan eta San Miguel Ligaren lidertzan sendotzen dira, Orio Babyautorengandik sei puntura

Pontevedrako Moaña udalerria izan da San Miguel Ligaren hamargarren jardunaldia jasotzeko arduraduna eta bertan egon den hego-mendebaldeko haizeak traineruen lana zaildu du. Hala ere, denboraldi guztian zehar bezala, ohorezko txandan berdintasuna izan da nagusi, eta bertan Orio Babyauto eta Hondarribia Orsaren arteko lehia bizia egon da. Lehia honetan, “la Caixa” Koroa bereganatzekoan, azkenik garaipena Hondarribia Orsarentzat izan da 20'31”74ko marka eginez eta bi segundoko aldea lortuz Orio Babyautorekiko. Honela, hondarribiarrak San Miguel Ligaren lidertzan jarraitzen dute, eta sei puntukoa da Orio Babyautori ateratzen dioten aldea. Bere aldetik, Kaiku Ambilampek lortu du hirugarren postua, zazpi segundora, eta San Juan Iberdrolak itxi du txanda, bederatzigarren postua lortuz, 43 segundoko atzerapenarekin.

Bihar, anfitrioi izango diren Caboko arraunlariak izan dira bigarren txandako protagonistak. Galiziarrek euren txanda irabazi dute 20'52”78ko denbora eginez, laurragen postua lortzeko eta bihar ohorezko txandan arraun egiteko. Bestalde, Tirán Pereira, atzetik aurrerako bidea eginez, erlojua 21'02”18ko denboran gelditu du, seigarren postua lortuz. Portugalete Eulenek zazpigarren postua lortu du irabazleengandik 43 segundora. Txanda amaitu du Zierbena Bahías de Bizkaiak, 21'21”22ko denbora egin eta hamargarren postua lortuz.

Lehenengo txandan, Urdaibai Avia estropadaren aurrealdean kokatu dira eta Astillero euren erritmoa jarraitzen saiatu da, baina azkenengo luzean haizearen kontrako esfortzua sumatu dute. Azkenean, 'Bou Bizkaiak' bostgarren postua lortu du, eta Gorka Aranberrik “la Caixa” patroi hoberenaren garaikurraren lidertzan jarraitzea lortu du. Bestalde, Astilleroren 'San José' traineruak zortzigarren postuan amaitu du estropada 21'13”65ko denbora eginez, San Miguel Ligan San Pedro Ecolmarerekiko hiru puntuko aldea lortzeko. 'Libia' gaur hamaikagarren izan da eta Pedreña hamabigarren, 21'48”67ko denborarekin.

Bihar, hamaikagarren jardunaldia Cabon

San Miguel Liga Cabora itzuliko da bihar bere hamaikagarren jardunaldia jokoan jartzeko 12.00etatik aurrera, non Concello de Boiro XXIV Bandeira jokatuko den.

Itzuli