Albisteak 2014

LEHIAKETA

07 Abu 2014

Moañak irekiko du bigarren astebukaera galiziarra

Moañak irekiko du bigarren astebukaera galiziarra

Gaur goizean ospatu da larunbatean jokatuko den XXXII Bandeira Concello de Moaña – Fandicosta Sari Nagusiaren aurkezpena Pontevedrako udalerrian

Moañako udaletxearen batzar aretoan ospatu da gaur goizean XXXII Concello de Moaña Bandeira – Fandicosta SNren aurkezpena. Hitzordu hau izango da lanrunbatean 18:00etatik aurrera jokatuko den San Miguel Ligaren 10. jardunaldiari izena jartzeko arduraduna.

Moañako estropada honen bidez denboraldiko bigarren astebukaera galiziarrari ekingo zaio, eta horregatik talde askok kilometroko askoko bidaiaren zama edukiko dute gainean. Edozein modutan, 12 klubek txapelketaren erdigunea markatzen duen bandera hau irabazteko lehiatuko eta "la Caixa" Koroa lortzeko bidean ahalik eta puntu gehien lortzen saiatuko dira. Honela, estropada-eremuak lau luze edukiko ditu, hiru ziabogaz bananduak, amaieran 3 miliako ibilbide bat osatzeko Porto da Mosqueiraren kanpoaldean. Larunbateko jardunaldia izanik txanden eraketa sailkapen nagusiaren araberakoa izango da, eta beraz, Urdaibai Avia, Pedreña, San Pedro Ecolmare eta Astillero izango dira arraunean; bigarrenean, aldiz, Zierbena Bahias de Bizkaia, Portugalete Eulen, Cabo eta Tiran Pereira egongo dira; azkenik, ohorezko txandan, San Juan Iberdrola, Kaiku Ambilamp, Orio Babyauto eta sailkapen nagusiko liderra, Hondarribia Orsa, lehiatuko dira.

Berdintasuna nagusi

Aurkezpenera gerturatu dira Manuel Mora, Tiran SDko presidentea, Moañako alkate den José Fervenza, Jorge Santome kirol zinegotzia eta Santiago Fenollera, Fandicostako ordezkaria. Denek azpimarratu nahi izan dute herriarentzat oso garrantzitsua dela maila honetako txapelketa bat jasotzea eta aurtengo San Miguel Liga inoiz baino berdinduago iristen dela bertara. Beraz, jendeari deialdia egin nahi izan diote larunbatean Moañara gertura daitezen eta han jokatuko den lehiaketa zirraragarri horretaz eta herriaz goza dezaten.

Itzuli