Albisteak 2014

LEHIAKETA

23 Uzt 2014

Zierbena San Miguel Ligara itzultzen da

Zierbena San Miguel Ligara itzultzen da

Gaur eguerdian ospatu da Zierbenako arraun elkartean igandean udalerri bizkaitar honetan jokatuko den XXXI Petronor Ikurriñaren aurkezpena

Igandean, arraunaren goi mailako lehiaketa Bizkaiako udalerri txiki honetara itzuliko da San Miguel Liga eta Euskotren Liga osatzen duten 16 taldeen eskutik. Emakumezkoen lehiaketa12.00etan hasiko da eta bertan, momentuko lau ontzirik onenak lehiatuko dira Euskotren Ligako seigarren jardunaldiri izena jartzen dio Petronor Ikurriña irabazteko. Behi hau amaitzean, San Miguel Ligak bere bederatzigarren jardunaldia jokatuko du XXXI Petronor Ikurriñaren eskutik.

Arraun jardunaldi honen estropada eremua Zierbenako portuaren parean kokaturik egongo da. Eremu honen berritasun handiena norabidea izango da, paralegromoa izango baita. 12 taldeetako traineruek lau luze eta hiru ziabogako ibilbide bat egin beharko duten hiru itsas miliako distantzia bat osatzeko. Igandeko estropada izanik Zierbenakoa, txanden eraketa aurreko eguneko Getxoko Estropaden XXXVI. Ikurriña – J.A. Agirre Lehendakariaren Omenaldiaren amaierako sailkapenaren arabera egingo da.

Aurkezpen honetan izan dira José Luis Herrerías, Zierbena arraun taldeko presidentea; eta XXXX (Petronorreko ordezkaria). Hauek nahi izan dituzte arraunaren zaleak igandean Zierbena jendez bete dadin estropada ikusteko. Bestalde, estropada honen San Miguel Ligarako itzulera azpimarratu izan nahi dute, lehengo urtean ez baitzen San Miguel Ligaren egutegian egon.

Euskotren Ligaren debuta Petronorekin

Gizonezkoen estropada hasi aurretik Euskotren Ligako lau ontziak Petronor Ikurriña lehiatuko dute 12.00etatik aurrera, ligako seigarren jardunaldiari dagokiona. Bertan, San Juan Iberdrola, Hibaika Jamones Ancín, Zumaia eta Samertolameuk bi luze eta ziaboga bat dituen ibilbidea egin beharko dute itsas milia bat eta erdiko distantzia betetzeko.

Itzuli