Albisteak 2014

BEREZIAK

15 Uzt 2014

Delegatuen lan ezezagun baina beharrezkoa

Delegatuen lan ezezagun baina beharrezkoa

Taldeetako delegatuek egiten duten lana oso beharrezkoa da baina askotan ezezaguna da arraunaren zaletuentzat

San Miguel Ligaren barnean badira zenbait gauza ez direnak zaletuengana iristen, baina askotan arraun egitea bezain garrantzitsuak direnak. Horregatik dakarkigu gaur "San Miguel Liga Barrutik" deituriko sekzio berri honen lehenengo atala, itzalean lan egiten duten pertsona horiei izena jartzeko.

Sekzio honen estreinaldia egiteko klubetako delegatuen lana goraipatu nahi izan dugu. Delegatu hauek, beste gauza askoren artean, entrenatzaileei estropadan gertatzen ari denaren inguruko informazioa segundoz segundo ematen diete, hauek ahalik eta erabaki onenak hartu ditzaten.

Taldeetako kide hauen lanaz gehiago jakiteko, Iñaki Arostegi eta Zigor Gazpio, Orio Babyautoko delegatuekin egon gara estropada oso baten zehar, beraien esperientziatik ikus dezagun zein diren beraien betebeharrak taldeei laguntzeko 'la Caixa' Koroa lortzen.
 

Itzuli