ACT TV 2014

ELKARRIZKETAK

06 Uzt 2014

Orio Babyautok irabazi du Concello de Bueu Bandeira

Orio Babyautok irabazi du Concello de Bueu Bandeira

Oriotarrak izan dira txapeldun bigarren aldiz San Miguel Ligaren denboraldi honetan eta lidergotzan sendotu dira 7 puntuko abantailarekin Kaiku Ambilamp eta Hondarribia Orsarekiko

San Miguel Liga honetan bigarren aldiz gailendu dira oriotarrak gaurko Concello de Bueu Bandeira irabazi ondoren 19’51”10eko denbora eginaz. Urdaibai Avia eta Hondarribia Orsarekiko abantaila 2 eta 5 segundokoa izan da hurrenez hurren. Honela, gipuzkoarrak San Miguel Ligaren lidergotzan jarraitzen dute 35 punturekin, Hondarribia Orsa eta Kaiku Ambilamp 7 puntura dituelarik.

Aurreko bi estropadetan baina baldintza metereologiko hobeak izan ditu gaurko estropada-eremuan eta ohorezko txandan lehia gogor bat bizi izan da, Orio Babyauto zelarik hasieratik erritmoa jartzen zuena. ‘San Nikolas’ traineruak ez dizkie inolako erraztasunik eman bere lehiakideei eta hasieratik amaierara egon da txandaren lehen postuan. Oriotarren amaierako denbora 19’51”10ekoa izan da. Bigarren posturako lehia oso gogorra izan da Hondarribia Orsa eta Urdaibai Aviaren artean, non azkenean ‘Bou Bizkaia’ izan den garaile 19’53”10eko denbora eginez. ‘Ama Guadalupekoak’ lortu du hirugarren postua orioterrekiko 5 segundoko atzerapenarekin eta txandako azken postuan Kaiku Ambilamp iritsi da 23 segundoko atzerapenarekin.

Bigarren txanda ere emozioz betea izan da, eta San Juan Iberdrolak hasieratik eduki duen sendotasuna ez da nahikoa izan Zierbena Bahias de Bizkaiari txandako garaipena ebazteko. Azkenean bi traineru hauen arteko aldea 2 dezimakoa izan da. Bizkaitarren saria bikoitza izan da estropada amaieran, Vicente Carpinterok irabazi duelako patroi hoberenari ematen zaion la Caixa mailota. Bi traineru galiziarren arteko lehia azkenean Tiran Pereirarentzat izan da, Caborekiko segundo bateko abantailarekin.

Jardunaldia ireki duen lehen txandan, Astilleroko kantabriarrentzat izan da garaipena, sailkapen nagusian bederatzigarren postua lortuz. Zortzi dezimako aldea besterik ez du lortu txanda amaieran Portugalete Eulenekiko. San Pedro Ecolmareren ‘Libia’ izan da 11. postuan Orio Babyautorengandik 53 segundotara, eta azkenik Pedreña izan da sailkapena ixten irabazlearengandik 1’23”tara.

Pedreña eta Donostia
Honenbestez, San Miguel Ligaren lehenengo asteburu galiziarrari amaiera eman zaio, eta hurrengo astean Pedreñan larunbatean Marina de Cudeyo Banderarekin, eta Donostian igandean Eusko Label III Banderarekin izango dira hurrengo estropadak. Bi estropada hauek, bestalde, Euskotren Ligari hasiera emateko balio izango dute.
 

Itzuli