Albisteak 2014

LEHIAKETA

13 Mai 2014

la Caixa II. Bandera Pasaian jokatuko da

la Caixa II. Bandera Pasaian jokatuko da

Datorren uztailaren 19an, Laredoren lekukoari helduz, jardunaldi honetako bigarren edizioa jokatuko da Pasaian

San Miguel Ligak, datorren uztailaren 19an, beste jardunaldi bat izango du Pasaian, seigarrena, hain zuzen ere. San Pedrok antolatuko duen estropada honek la Caixaren babesa izango du, ACTren babesleak Pasaiako ur klasikoetara eramango du bere banderaren bigarren edizioa. Estropada eremu bitxi honek 6 luze eta bost ziaboga izango ditu.

Modu honetan, Pasaiak Laredok utzitako lekukoari helduko dio. Iaz, Kantabriako herri honetan, la Caixa Banderaren lehenengo edizioa jokatu zen, estropada Kaiku Ambilampek irabazi zuen 19'41''70 denborarekin. Bigarren postuan Orio Babyauto sailkatu zen 11 segundora eta Urdaibai Avia izan zen hirugarrena, bermeotarrek 15 segundo galdu zituzten. Leku eta egun berean, Euskotren Ligako hirugarren jardunaldia jokatuko da.

Bigarren edizio honekin, la Caixak iaz hasitako ibilbideari jarraipena eman nahi dio. Aipatzekoa da, bandera honi izena jartzeaz gain, txapelketako babesle nagusietariko bat dela eta, horregatik, garaikur nagusiak ere 'la Caixa Koroa' izena darama. 

Itzuli