ACT TV 2014

KLUBAK

26 Mar 2014

"Talde honek ez du paladarik lagatzen"

"Talde honek ez du paladarik lagatzen"

Hegoi Intxauspek, San Pedro Ecolmareko prestatzailea, aurtengo San Miguel Ligako parekotasuna goraipatzen du eta "bosgarrenetik azkena arte segundu gutxi egongo dira" 

San Pedro Ecolmarek denboraldiari hasiera eman zion sei aurpegi berriekin eta hauek, gehienbat, bigarren trainerutik etorritakoak ziren. Traineru honek, esan beharrekoa da, iaz igoerako txartela eskutaruz gero, aurten bere debuta zilarrezko mailan egingo du. Eta Hegoi Intxauspek, 'Libia'ko entrenatzaile berria, gai hau goraipatu egin nahi du. "Bigarren traineru bat uretan ez baduzu eta lau edo bost arraunlariak joaten badira, arazo larri batean sartzen zara. Alde hortatik lasai egoteko moduan gaude, harrobia asko lantzen dugu eta San Miguel Ligan lehiatzeko arraunlari ugari ateratzen ari dira", zarauztarrak dio. 

Bere taldearen deskribapena egitearekoan, Intxauspek explikatzen du "talde honek ez du paladarik lagatzen eta oso burugogorrak dira. Gure helburua aurten ahal eta puntu gehienak lortzea lehenengo estropadetan izan behar da. Horrek lanean segitzeko lasaitasuna emango liguke eta bigarren talde horren lidertza hartzea gustauko litzaiguke". Bigarren talde honetan dio, "bosgarrenetik azkena arte segundu gutxi egongo dira eta lanean serio aritu beharko gara emaitz onenak lortzeko". 

Itzuli