Albisteak 2012

LEHIAKETA

19 Uzt 2012

PATROIEN LANA ERABAKIGARRI, PASAIAKO PORTUKO AGINTARITZAREN BANDERAN

PATROIEN LANA ERABAKIGARRI, PASAIAKO PORTUKO AGINTARITZAREN BANDERAN

San Miguel Ligako ontziek bost ziaboga egin beharko dituzte, eta Euskotren Ligakoek bi

Pasaiako Portuak denboraldiko estropada berezi eta politenetakoa hartuko du hurrengo igandean. Pasaiako badiako baldintzak bakarrak dira, eta horrek lehiaketa formatua aldatzeko beharra dakarte. Horren ondorioz, ontziek eman beharreko ziaboga kopurua aldatu egingo da, eta patroien lana erabakigarria izango da banderako garailea erabakitzeko orduan. San Miguel Ligan, ontziek sei luze eta bost ziabogako jarduna osatu beharko dute, eta Euskotren Ligako ontzien kasuan, hiru luze eta bi ziaboga. Bistan da, ziabogak txukunen ematen dituen ontziak asko izango du irabazita.

 

Gaur eguerdian egin da aurkezpen ekitaldia, Pasaiako Portuko Agintaritzako eraikinean. PASAIAKO PORTUKO AGINTARITZAREN BANDERAren aurkezpenean izan dira Agintaritzako presidentea, Lucio Hernando Jauna, Agintaritzako Komunikazio arduraduna, Gorka Reizabal Jauna, eta Sanpedrotarrak AEko presidentea, Josetxo Aranburu Jauna. Igandeko estropada eguerdiko 12tan hasiko da, Euskotren Ligako lehiarekin. San Miguel Ligako hiru txanden banaketa bezperan Ribamontan al Mar herriko estropadako sailkapenaren arabera egingo dira.

Itzuli