Albisteak 2012

LEHIAKETA

18 Uzt 2012

PEDREÑAK ESTROPADA EREMU BERRIAREN ALDEKO APUSTUA EGIN DU: RIBAMONTAN AL MAR

PEDREÑAK ESTROPADA EREMU BERRIAREN ALDEKO APUSTUA EGIN DU: RIBAMONTAN AL MAR

Dynasol Sari Nagusiak bi estropada izango ditu: Euskotren Liga eta San Miguel Liga

San Miguel Ligak ekialderantz egingo du hurrengo asteburuan, eta geltokia egin Kantabrian larunbat arratsaldean (uztailak 21). Pedreñako arraun elkarteak dagokion estropada antolatuko du Ribamontan al Mar herrian, Pedreñatik oso gertu dagoen herria. Berrikuntza garrantzitsuekin dator estropada, lehiaketa itsaso zabalean jokatuko baita, eta ez Santandergo Badian, orain arte bezala. Korronte eta mareen eragina atzean utzi, eta itsaso zabalaren indarraren aurka neurtu beharko dituzte indarrak arraunlariek, eta ordu gaiztoan: arratsaldeko 6rak. Ribamontan al Mar herriak bi estropada hartuko ditu: Euskotren Ligakoa lehena, denboraldiko 3. proba puntuagarria, eta bigarren elikagai gisa, San Miguel Ligako 7. proba puntuagarria.

Eguerdian egin da BANDERA RIBAMONTÁN AL MAR – GP DYNASOL estropadaren aurkezpen ekitaldia, Somoko Surf klubaren egoitzan, eta han izan dira Ribamontan herriko alkatea, Francisco Manuel Asón Jauna, Calixto Presmanes Jauna, Pedreña arraun elkarteko presidentea, eta Salvador Ruiz Jauna, Dynasol etxearen izenean.

 

Euskotren Ligak sailkapen estropada gainditu zuten lau traineruen arteko lehen buruz burukoa biziko du. Zierbena eta Zarauzko estropadek Euskotren Liga lortzeko puntu sorta ona ere banatu zuten, eta emaitza ezin estuagoa da. Zumaia-Salegi da ligako liderra, sei punturekin, baina puntu kopuru bera dauka 2. sailkatuak, Getaria-Tolosa ontziak, eta Rianxeira-Mecalia 3. sailkatuak puntu bat gutxiago, bost. Ezin baztertu erabat, gainera, San Juan Iberdrolaren hautagaitza. Pasaiakoak hiru punturekin daude egun, baina estropada on batek beste hiru aurkarien pare jarri ditzake.

 

San Miguel Ligari dagokionez, hainbat kontu daude nabarmentzeko. Denetan garrantzitsuena, Pedreñaren egoera. Etxeko zaleen epelean ariko dira Kantabriakoak, liga hasiera kaskar samarra egin ondoren, eta euren etxean arrauna egitea funtsezkoa izan liteke beraientzat, gorako bideari ekiteko. Arreta berezia, era berean, sailkapen buruan dauden ontzien arteko lehiarekin. Hondarribia Orsak abantaila polita lortu du, baina Galiziako bi estropadek erakutsi dute hiru puntu ez direla ezer. Kaiku Ambilamp eta Moañatik indartsu bueltatu den Urdaibai Umpro Avia Ama Guadalupekoa ontzira hurbiltzen saiatuko dira, berriro Mapfre Koroa lortzeko lehian murgiltzeko.

Itzuli